YUWA GKE espedizioak Donostian pasatzen ari den minutu bakoitzaz gozatzen jarraitzen du. Real Sociedad Fundaziotik eta Olarain Ikastetxe Nagusitik gonbidatutak daude. Gurekin hamar egun daramate eta beste egun batzuk geratzen zaizkie hemen esperientzia ahaztezinak bizitzen jarraitzeko. Zortzi futbol jokalari hauek eta bere staff teknikoa ikasten, disfrutatzen eta beste errealitate batzuk ezagutzen ari dira.
Real Madrid eta Valencia CF-ren aurkako partidak Anoetan ikusteko zortea izan dute. Astean zehar, goizetan, Zubietan egoten dira kirol ekintza ezberdinak egiten eta Realaren heziketa eredua ezagutzen. Arratsaldetan, berriz, Donostiako Tenis Elkartera joaten dira tenisera jolastera eta igeriketa egitera.
Bestalde, Olarain Ikastetxe Nagusian daude beste pertsonekin elkarrekin bizitzen eta beraien ikasketekin jarraitzen. Denbora librean gipuzkoako toki ezberdinak bisitatzen dituzte. Adibidez, Eureka! Zientzia Museoan eta Albaola Museoan egon dira eta Hibaikako arraunlariekin arraun egiteko aukera izan dute.
YUWA
YUWA Indian lan egiten duen GKE bat da, Jharkhand-en zehazki, Indiako herri pobreenetako bat. 2009tik, haur ezkontzaren, pertsona-salerosketaren eta analfabetismoaren kontra lan egiten dute, haurrak heziketa zentroetan sartuz; hauen funtsezko errekurtsoenetako bat kirol programak dira, futbola konkretuki. Futbolari esker, neska hauek haien etorkizunaren jabe egin daitezke.