RS SMART TAG

Esperientzia VIP-a Euskal Itzulian?

Vídeo

RS Smart Tag proiektua haziz doa. Dagoeneko 300 pertsona baino gehiagok eman dute izena Realeko kamiseta soinean eramateagatik etekinak sortzen dizkien ekimen honetan. Denboraldi honetako zure ekipazioa etiketa adimendunarekin konektatuz, era guztietako sari eta esperientziez gozatuko duzu. Oraindik ez duzu zure RS Smart Tag doan eskatu gure dendetan?

Asteburu honetan beste esperientzia interesgarri bat aktibatuko da, txirrindularitza bezalako kirol bat uztartzen duena, non bere garaian Realak bere historia idatzi zuen, Gipuzkoan oso errotuta dagoen txapelketa bati: apirilaren 6tik 11ra bitartean Euskal Itzulia ospatuko da. Eta dena Euskadi Fundazioari esker, ez baitu zalantzarik izan ekimen teknologiko honekin bat egiteko.

Bai emakumezkoen taldeak bihar jokatuko duen partidaren atarian (Zubieta, 11:00etan), bai gizonezkoek Leganesera egingo duten bisitan (igandea, 12:00etan), Smart Tag-a duten pertsona guztiek Euskadi Fundazioak babestutako zozketa bikoitz batean izena emateko abisua jasoko dute:

- VIP Esperientzia bat, Euskadi Fundazioaren karrera-autoetako batetik etapa

       handi bat jarraitzeko.

- 2020ko Euskadi Fundazioaren maillot ofiziala.

Horretarako, zure kamiseta lotu beharko duzu berriro Realazale App-arekin, PROMOZIOAK atalean sartu eta zozketa bikoitz hau aukeratu. "Apuntatu" botoia kliklatu besterik ez duzu egin beharko. Irabazleak martxoaren 2an arratsaldean ezagutuko dira. Beren Realzale App-an duten posta elektronikoaren bidez harremantean jarriko dira irabazleekin.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!