REAL SOCIEDAD FUNDAZIOAREN EGUNA

Etor zaitez igandean Zubietara!

Bi egun besterik ez 'Real Sociedad Fundazioaren eguna' iristeko. Zubietak igande honetan hartuko du guztiontzat garrantzitsua den egun hau. Berriz ere, Real Sociedad Fundazioaren egunean hiru oinarri nagusi izango dira: kirola, dibertsioa eta solidaritatea.

Goizeko hamarretatik aurrera jarraitzaileek ekintza ugariz gozatzeko aukera izango dute. Futbola oso presente egongo da egun osoan zehar. Aurreko urteetan bezala, futbol eskolen arteko partidak jokatuko dira. Guztira, 60 eskolatako 110 taldek eta 1.400 haur inguruk hartuko dute parte. Haur mailako emakumezkoen hainbat partidak ere jokatuko dira, baita LaLiga Genuineko gure taldearen partida bat Alavesen aurka. 

Zubietako instalazioak hainbat gunetan banatuko dira. Partidez gain, puzgarriak, tailerrak, jolasak, ohe elastikoak ere egongo dira jolastu ahal izateko. Aurreko edizioetan egin zen bezala, eta Kirol Egokituaren Federazioarekin dagoen akordioaren ondorioz, kirol egokitua izango den zonaldea jarriko da. Horrez gain, atletismoa, hockeya edo txirrindularitza bezalako kirol jarduerak ere izango dira.

 Hainbat ikuskizunetarako lekua ere izango da: Txirri Mirri eta Txiribitón, Marcel magoa eta Go! Azenen emanaldi nagusiarekin amaiera bikaina.

Realaren autobusa ere bisitatu ahal izango da, eta, horrez gain, haurrek eta helduek egun gogoangarriaz gozatzeko aukera izango dute.

Txernobil Elkartearentzako laguntza

Aurreko urteetan bezala, Real Sociedad Fundazioak egun hau beste asmo solidario bati eskaini nahi dio. Aurten, Txernobylgo (Ukraina) zentral nuklearraren inguruko haurrak udan bertatik atera eta osasuna berreskuratzeko 1996tik lanean ari den Txernobyl Elkarteari lagunduko zaio. Eta orain, familia horiek gerratik ihes egiteko eta, hala nahi izanez gero, euskal etxeetan babestuta ingurune seguru batean egoteko ahalegina egiten dute. Txernobyl Elkarteak eremu nabarmena izango du Zubietan. Ohi denez, Gipuzkoa Kutxa Solidarioa izango dugu gurekin, hainbat elkarterekin batera, jardunaldi polit honetan laguntzeko.


Zubietako sarrera

Aurtengo edizioan festaren gune nagusia Z7ko aparkalekuan kokatuko da, eta Zubietako sarbideak aparkaleku horretako sarreratik eta beheko sarrera nagusitik egingo dira (Merkabugati eta hipodromoa lotzen dituen errepidean dago). Txuri urdinen gunean jende asko espero denez, zaletu guztiei jakinarazten zaie aparkalekuak Arrapideko poligonoraino erraustegira igotzen den aldapa eta Hipodromoko aparkalekua izango direla, nahiz eta azken horretatik oinez joan beharko den txuri urdinen esparrura, eta alderantziz.


Eskerrak Autocares Aizpurua-ri eta gainontzeko laguntzaileei
Real Sociedad Fundazioak eskerrak eman nahi ditu behin ere, beste laguntzaileak ahaztu gabe, Autocares Aizpurua-ri urtero ematen duen laguntzagatik, egun honetako babesle oziala izanik.


Aipatutako ekitaldian, REAL SOCIEDAD FUNDAZIOAk irudiak hartuko ditu, eta irudi horiek web gunean edo sare sozialetan argitaratu ahal izango dira ekitaldiaren beraren sustapenerako. Baliteke irudi batzuetan zu edo zure ardurapean dagoen adingaberen bat agertzea; beraz, irudi horiek argitaratzea nahi ez baduzu, jakinarazi iezaguzu, mesedez, [email protected] posta elektroniko helbidera idatziz, eta berehala kenduko ditugu irudi horiek. Dagokion pribatutasun-politika honako esteka honetan aurki daiteke: https://cdn.realsociedad.eus//Uploads/CntDetalles/197/7/25520b43-ddae-4f1d-89dc-55bd750aa327.pdf

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!