Reale Arenak erabakiko ditu Europako txapelketetarako sailkapenak denboraldi amaiera honetan. Realak lehia berean daudenen aurka bere zaleen aurrean jokatzeko abantaila izango du eta komodin hori gaurtik bertatik erabili behar da. LaLigan hirugarren garaipena jarraian lortzea bultzada onena litzateke azken txanpa honetan ezerekin konformatuko ez den talde txuri-urdinarentzat.
RCD Mallorca da gure feudoa bisitatuko duen lehen aurkaria. Jagoba Arrasateren taldea txapelketa bikaina egiten ari da berriatuarraren lehen kurtsoan. Gure sailkapen-postutik puntu bakar batera, garaipena eskuratu behar dute denboraldi amaieran sari batengatik borrokatzen jarraitu ahal izateko. Azken zortzi partidatan gaude eta akatserako tartea gero eta urriagoa da.