VILLARREAL CF 1-2 REAL SOCIEDAD

Europa Leaguera!

Ate handitik. Zelai garrantzitsu batean irabaziz. Reala Europa Leaguerako sailkatu da Villarreali bat eta bi irabazita. Imanolen taldeak etxeko taldearen abantaila irauli du Isak eta Zubimendiren golekin

Hasierako minutuetatik Realak agindu du eta berak izan ditu aukerarik onenak. Sorlothek eta Isakek txuri-urdinak aurreratu ahal izan dituzte, baina ez dute Rulliren aurrean asmatu. Hurrengo minutuak etxekoentzat izan dira, Chukwueze eta Parejorentzat aukera interesgarriekin, Remirok ondo gelditu dituenak. Atsedenaldia baino pixka bat lehenago, estrategia jokaldi batean, Coquelinek aurretik jarri du Castelloko taldea boleaz sartutako golari esker.

Bigarren zatia Ricoren jaurtiketa gogor batekin hasi da eta sarearen kanpokaldera joan da. Gero, kontraeraso azkar batean, Chukwueze bigarrena egitetik gertu egon da. Realak ondo jokatzen jarraitzen zuen eta berdinketa iritsi da. Jokaldi polita eta Gorosabelen erdiraketa Isakek, baloiak area txiki osoa gurutzatu ondoren, bigarren zutoinean sareratu du. Realak markagailua iraultzea lortu du amaierarako ordu laurden falta zenean Zubimendiren golari esker. Silvaren eta Merinoren arteko konbinazio on baten ondoren, Isakek erdiratu du eta aske geratu den baloia donostiarrak baliatu du bigarrena sartzeko.
Seigarren postua lortuta eta Europa League ziurtatuta dagoela, orain bosgarren postuaren bila azken partidan. Gozatzera. Aupa, Real!

Fitxa teknikoa:

Villarreal CF: Rulli, Foyth, Albiol (kap) (Trigueros, min.81), Pau Torres Estupiñán, Capoué, Parejo, Coquelin (Mario, min.81), Chukwueze, Lo Celso eta Dia (Jackson, min.65).

Real Sociedad: Remiro, Zaldua (Gorosabel, min.46), Zubeldia, Le Normand, Rico, Zubimendi, Illarra (cap)(Rafael, min.65), Merino, Silva, Isak (Portu, min.88) eta Sorloth (Januzaj, min.81).

Golak: 1-0: Coquelin, min.43. 1-1: Isak, min.56. 1-2: Zubimendi, min.74.

Epailea: González Fuertes. Txartel horiak etxeko Foyth, Albiol eta Lo Celsorentzat eta Zaldua eta Isak kanpotarrentzat.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!