Salgai daude jada Realaren denda ofizialetan Europa Leagueko kamisetak.
Zaleek gaurtik aurrera erosi ahal izango dituzte Elkano eta Reale Arenako dendetan, baita online dendan ere.
Eskuineko mahukan Europa Leagueko eta UEFA Foundationeko logoak daude, eta ezkerrekoan, aldiz, Finetwork agertzen da.