FINALERDIA OSPATZEKO KAMISETA ETA BUFANDA

Gau handiak betirako grabatzen dira

Realak beste balentria handi bat du zerumugan. Bihar, asteazkena, Real Madriden aurka jokatuko du Errege Kopako finalerdiko joaneko partidan (21:30ean). Kanporaketa handi bat, finala lortzeko bai ala bai gainditu behar dituzun horietakoa.

Une hauetara ohitu garelako ez diogu distira kendu behar mugarri berri honi. Azken sei urteetako hiru finalerdi, erdibideko tituluarekin, gure txaloa merezi duen ibilbidea da, luzaroan gogoratzea merezi duena.

Elastiko eta bufanda oroigarriak

Horregatik, historikoa izan litekeen beste gau baten atarian gaudenez, efemeride berezi hau klub zuriarekin neurtuko diren kamiseta txuri urdinean serigrafiatu dugu. Dagoeneko salgai duzu gure denda fisikoetan eta online dendan, helduen neurrietan soilik eskuragarri.

Koparako kamiseta bereziaz gain, kanporaketa hau ospatzeko bufanda bat ere aurkituko duzu. Gure dendetan ere eskuragarri dago. Bi kasuetan, deskontuarekin bazkide, akziodun eta RS Fans.




Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!