Realak bere taldea sendotu du goi mailako fitxaketa batekin. Claudia Florentino, Valentzia CFtik datorren 27 urteko erdiko atzelaria, txuri-urdin proiektura batuko da 2027ra arteko kontratuarekin. Defentsak Reale Arenan sinatu du bere lotura berria, Alex Uranga kontseilaria, Maider Castillo emakumezkoen futbol eliteko arduraduna eta Garbiñe Etxeberria emakumezkoen futboleko arduradunak ondoan zituela.
Valentziako Akademian hezia, Fundación Albaceten ibili ondoren eta hiru urtez Real Madrilen aritu ostean, Florentino 2023an itzuli zen Valentziara. Han, azkar bihurtu zen lehen taldeko erreferente eta kapitain. Azken denboraldian 28 partida jokatu zituen, sendotasuna eta lidertza erakutsiz.
Fitxaketa honekin, Realak argi uzten du esperientzia eta izaera duen atzelaritzaren aldeko apustua egiten duela. Florentinok zehaztasun taktikoa, konpromiso fisikoa eta moldagarritasuna zein sendotasuna uztartzen dituen ibilbidea dakarzki.
Ongi etorri, Claudia.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin