Realak bederatzigarren urtez jarraian parte hartuko du Tximist Fundazioak antolatzen duen nazioarteko aintzatekotasuna duen emakumezkoen txapelketan. Hondarribian antolatu dute berriro ere, ekainaren 13tik 22ra. Aurtengo edizioan, hiru talderekin izango da ordezkatuta klub txuri-urdina: U17, U14 eta Legends.
Honako hauek izango dira gure taldeen partiden ordutegiak:
Kategoria | Partida | Ordua | Zelaia |
---|---|---|---|
U14 | Real Sociedad – Hammarby | 09:15 | Artifiziala |
U17 | Real Sociedad – Twente | 10:00 | Naturala |
U14 | Manchester City – Real Sociedad | 11:15 | Artifiziala |
U17 | Real Sociedad – Eibar | 12:00 | Naturala |
Igandean, ekainak 15, finalak jokatuko dira, beti ere multzokako fasean egiten dutenaren arabera.
Edizio honetako alderdi nabarmenetako bat, angolako bi jokalari gaztek Realeko U17 taldean parte hartuko dutela izango da. Luandako komunitate batetik datoz, egituratutako kirol azpiegiturarik ez dagoen eremu batetik. Donostiara iritsi dira LaLigak bultzatutako eta SuperSportekin elkarlanean egindako nesken futbol formakuntzarako programa pilotu bati esker. Bi gazte horientzat, Tximist Cupen parte hartzea ez da soilik futbol esperientzia bat, bizitzako esperientzia garrantzitsu bat baizik.Beste behin ere, Realak emakumezkoen futbolaren garapenarekin eta futbol zelaiaz harago doazen balioak sustatzearekin duen konpromisoa berretsi du.