Realak datorren erronka handia gorriz markatuta du dagoeneko abuztuaren 30-31 asteburuan hasiko baita Liga F Moeve txapelketako 2025/2026 denboraldia. Asteburu horretan emango zaio hasiera 30 jardunaldiz osatutako ligari. Azken jardunaldia aldiz, maiatzaren 30-31 asteburuan amaituko da.
Lehen mailako 16 taldeek onartutako egutegiak formato asimetriko librea mantenduko du; horrek aukera emango du logistika eta egutegi beharrak hobeto egokitzeko, eta partiduen ikusgarritasuna handitzeko.
Berritasun nagusietako bat 29. jardunaldia aste barruan jokatzea suertatu daitekeela izango da, ligako talde batek UEFA Women's Champions League-ko finala jokatuz gero, horrela jokatu beharko bailitzateke. Horrez gain, beste lehiaketa nazional edo nazioartekoekin bat etor daitezkeen partida atzeratuak berreskuratzeko data zehatzak ere aurreikusi dira.
Plangintzak bost FIFA leiho ere jasotzen ditu. 2025ean bi geldialdi egingo dira: urriaren 20tik 28ra eta azaroaren 24tik abenduaren 2ra. 2026an, aldiz, hiru izango dira: otsailaren 24tik martxoaren 7ra, apirilaren 7tik 18ra, eta azkena, ekainaren 1etik 9ra, liga amaitu ondoren.