Korner, kultura & futbol festibalaren onena

Euskal Kultura eta futbola

Vídeo

Korner, Kultura & Futbol festibala Donostia Kulturak eta Real Sociedad Fundazioak elkarrekin antolatutako jaialdia da. Dagoeneko hiru edizio ditu, eta kulturaren eta futbolaren arteko topagunea da, bai eta biekin zerikusia duten gaien inguruko eztabaida-foroa ere. Hurrengo egunetan, hiru edizio hauetan gozatu ditugun eduki interesgarrienetako batzuk berreskuratuko ditugu.

 2019ko otsailaren 7ko ekitadia

Euskal Kultura eta futbola

Horrela bizi genuen atzoko Korner Festibaleko ekitaldi berri hau, Donostiako San Jeronimo aretoan ospatu zena. Koldo Almandoz zinema zuzendaria, Gari abeslari eta musikaria eta Ana Malagon idazlea Juan Luis Zabala kazetari eta idazleak moderatutako solasaldi honetan egon ziren parte-hartzaile bezala, euskal kultura eta futbolari buruz hitz egiteko. Almandozen bere haurtzaroko lehenengo oroipena Realarekin erlazionatuta zegoen, Atotxan irabazten zutenean edota, batez ere, bi Ligak lortutakoan.

Gari eta Malagan kritikoagoak izan ziren azkenaldian futbolak hartu duen norabidearengatik eta, horren ondorioz, ez dute hainbeste jarraitzen kirol hau urte hauetan. Zabalak, saioari amaiera emateko, topiko batzuk irakurri zituen, eztabaidaren ildoa jarraituz: “Lanean jarraitu behar da”, “Irabaztera aterako gara”, “Ez dago arerio txikirik”, “Baloiak ez du sartu nahi izan”…

Hau guztia eta Gariren abestiak, gitarraren erritmoa jarraituz, entzun nahi badituzu, ez galdu bideoa!

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!