BORUSSIA MONCHENGLADBACH 1-1 REAL SOCIEDAD

Exijentzia gora doa

Vídeo

Realak pixkanaka sentsazioak hobetzen jarraitzen du. Gaur arratsaldean bana egin du Borussia Monchengladbachen aurka, talde alemaniarra bere zaleen aurrean aurkezteko balio izan duen norgehiagokan. Alemaniarrek prestakuntza aurreratuagoa duten arren, Reala izan da partidaren gidaritza eraman duena. Isaken aukera on pare bat, Sommerrek ekidin dituenak, eta Hofmannen jaurtiketa bat, Remirok ondo aldendu duena, izan dira lehen denbora beroaren jokaldi nabarmenenak azken unean etxekoen alde izandako penaltiaren aurretik. Bensebainik gola egin du.

Bigarren zatian, hamaikako desberdinarekin, Reaak berdinketa lortu du Karrikabururen gol polit batekin. Kubok estreinaldia egin du eta bigarrena egitetik gertu egon da, baina Sommerrek baloia ikutu dio erregatea egitetik gertu zegoenean. Navarrok ere, azken unean, gola oinean izan du, baina Sommer, berriro ere, bikain aritu da.

Realak minutuak oinetan eta baloiarekin sentsazioak irabazten jarraitzen du. Hurrengo partida, asteazkenean Zubietan CA Osasunaren aurka.

Fitxa teknikoa:

Borussia Monchengladbach: Sommer, Scally (Lainer, min.75), Itakura, Elvedi (Netz, min.68), Bensebaini, Neuhaus, Kramer (Jantschke, min.66), Herrmann (Fraulo, min.86), Hofmann, Stindl (kap)(Borges, min.86) eta Thuram (Musel, min.75).

Real Sociedad: Remiro (Zubiaurre, min.61), Aritz (Gorosabel, min.46), Le Normand (Zubeldia, min.46), Pacheco (Arambarri, min.46), Rico (Gómez, min.46), Illarra (cap)(Turrientes, min.46), Merino (Navarro, min.46), Brais Méndez (Kubo, min.46), Silva (Martín, min.46), Cho (Carlos Fernández, min.46) e Isak (Karrikaburu, min.46).

Golak: 1-0: Bensebaini (pen.), min.43. 1-1: Karrikaburu, min.61.

Epailea: Robin Braun. Txartel horia Le Normand kanpotarrarentzat.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!