REAL SOCIEDAD 2-2 RAYO VALLECANO

Ez da iristen

Realak bina berdindu du Rayo Vallecanoren aurka gaur gauean Anoetan jokatu den neurketan. Txuri-urdinek abantaila lortu dute, baina kanpokoek markagailua irauli dute. Azken minututan gipuzkoarrek berdinketa lortu dute puntu bat batzeko. Esfortzua handia izan arren, etxeko lehen garaipena ez da iritsi oraindik.

Lehen zatia ondo hasi da txuri-urdinentzat. Lehen aukeran, gola. Sangallik baloi on bat bidali dio Bautistari eta honek ez du barkatu Albertoren aurrean. Handik gutxira, oso antzeko jokaldian, aurrelari errenteriarrak ez du asmatu atezainaren aurrean. Partida aldatu egin da bost minuturen buruan. Advincula eta Trejoren golek, azken hau penaltiz, buelta eman diote markagailuari. Ondo zihoan partida aldrebestu egin da eta asko.

Partida iraultzeko garaia zen. Donostiarrak gogotsu aritu dira, baina zehaztasuna falta izan da. Hala ere, behin eta berriz saiatu dira eta txuri-urdinen berdinketa Willian Joseren burukada baten bidez iritsi da. Hamar minutu baino gehiago falta ziren, baina taldeak ezin izan du hirugarren gola lortu.

Berdinketa Anoetan. Oraindik ez da iritsi lehen garaipena etxe berrian. Larunbatean, aukera berria Valenciaren aurka. Aupa Real!

 

Fitxa teknikoa:

Real Sociedad: Gero Rulli, Zaldua, Aritz, H. Moreno, Rodrigues, Zubeldia (Illarra, min.61), R. Pardo (Willian J, min.63), Merino, Sangalli (Zurutuza, min.76), Oyarzabal (kap) eta Bautista.

Rayo Vallecano: Alberto G. (kap), Advincula, Gálvez, Amat, Alex Moreno, Santi, Kakuta, Trejo, Medran (Imbula, min.64), Bebe (Embarba, min.71) eta De Tomas (Alegria, min76).

Golak: 1-0: Bautista, min.5. 1-1: Advincula, min.31. 1-2: Trejo (pen., min.36). 2-2: Willian J., min.78.

Epailea: Martínez Munuera. Txartel horia erakutsi die etxeko Zubeldia, H. Moreno, Merino eta Zalduari eta kanpoko Advincula, Kakuta eta Trejori.

Asistentzia: 21.510 espectadores.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!