RCD ESPANYOL 2-0 REAL SOCIEDAD

Ez da posible izan

Vídeo

Ez da saririk egon. Realak bi eta huts galdu du RCD Espanyolen aurka eta LaLiga bederatzigarren postuan amaitzen du. Txuri-urdinek ez dute aukera aprobetxatu eta katalanek, azkenean, lortu dute Europa League txapelketa jokatzeko aukera

Neurketa parekatua egon da hasieratik amaieraraino. Sevillara begiratu beharra zegoen, baina bi taldeak behartuta zeuden garaipena lortzera. Lehenengo zatiak ez du futbol askorik izan, ezta aukerarik ere. Llorenteren burukada bat, kanpora joan dena, eta Lei Wuren beste bat zutoinera. Sevillaren golak atsedenaldira iritsi baino lehen itxaropena ekarri du, baina ez da markagailua mugitu azkeneko minutu horietan.

Donostiarrek ondo hasi dute bigarren zatian. Kontraeraso batean gertu izan dute gola, baina Willian Joseren jaurtiketa Diego Lopezek gelditu du. Sevillan emaitzak berdin jarraitzen zuen eta gola sartu beharra zegoen. Gola iritsi da, baina etxekoen aldetik. Rosalesek egin du area kanpoko jaurtiketa sendo batekin. Hortik gutxira, katalanek garaipena bideratu dute Lei Wuren golarekin, kontraeraso batean bigarrena egin duenean.

Horrela amaitzen da denboraldi irregular hau. Azkeneraino aukerak izan ditugu, azken jaurdunaldirarte. Alde positiboekin eta alde negatiboekin ere, etorkizunean zuzendu beharko direnak. Hurrengo denboraldian bueltatuko gara ilusio eta indar gehiagorekin. Aupa Real.

Fitxa teknikoa:

RCD Espanyol: Diego Lopez, Rosales, Hermoso, Naldo, Pedrosa, M. Roca, Granero (kap), S. Darder (Victor S., min.54), Melendo (Puado, min. 89), Lei Wu (S. Garcia, min.81) eta Borja Iglesias.

Real Sociedad: Gero Rulli, Aritz, Llorente R. (Illarra, min.65), H. Moreno, Muñoz, Zubeldia, R. Pardo (Januzaj, min.65), Merino, Oyarzabal (kap), Barrenetxea (Juanmi, min.74) eta Willian J.

Golak: 1-0: Rosales, min.58. 2-0: Lei Wu, min.66.

Epailea: Jaime Latre. Txartel horia erakutsi die etxeko Victor, Lei Wu eta S. Garciari eta kanpoko Llorente eta Aritzi.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!