Realak ezin izan du UD Las Palmasen aurkako berdinketa gainditu, kontrol handirik gabeko partida zoro batean. Etxekoek gehiago merezi izan dute, batez ere bigarren zatian.
Norgehiagoka abiaduraz eta dinamismoz hasi dute bi taldeek, eta kanpokoak izan dira lehen gol aukera garbiak izan dituztenak: Matak buruz burukoan eta Moleiroren jaurtiketa bat, bietan Remiro geldiketa izugarriak burutuz. Etxekoek beste bi aukera on izan dituzte: Oyarzabalek, langara egindako jaurtiketa batekin, eta Sergiok, ezkerkada gurutzatu batekin, oso gertu izan dute gola.
Bigarren zatian, kanariarrek langarekin topo egin dute. Sandrok, lehen zatiko gure kapitainaren antzeko egoera batean, beste abagune argi batean baloia langara bidali du. Barrene, zelaira salto egin bezain laster, bi ezkerkadarekin saiatu da eta Cillesen proban jarri du. Reala nagusi izatera igaro da, eta bultza egin du atea irekitzeko. Kontraeraso on bat jaurtiketa bikoitz batekin amaitu da, saririk gabe. Imanolenak iristen ez zen gol bat merezi zuten. Behin eta berriz errepikatu arren, markagailua ez da mugitu.
Puntu honek txuri-urdinen bolada garailea geldiarazten du. Aurrera jarraitzeko puntu bat. We are Real.
Fitxa teknikoa:
Real Sociedad: Remiro, Aramburu, Zubeldia, Aguerd, Javi López (Aihen, min.85), Zubimendi, Scuci, Brais Méndez (Olasagasti, min.66), Sergio Gómez, Take (Barrene, min.66) eta Oyarzabal (kap)(Óskarsson, min.85).
UD Las Palmas: Cillesen, Javi Muñoz (Loiodice, min.86), Herzog, Mckenna, Mika Mármol, Essugo, Kirian (kap), Campaña (Benito, min.73), Moleiro (Marvin, min.60), Mata (McBurnie, min.73) eta Sandro (Fuster, min.86).
Epailea: Melero López. Txartel horia erakutsi die etxeko Take eta Barreneri eta kanpoko Mata, Sandro eta Benitori.
Asistentzia: 30.775 ikusle.