Gonzalo Arconadak ez du Realeko emakumezkoen taldeko entrenatzaile izaten jarraituko, eta, horrela, bi urte eta erdiko etapa bikain bati amaiera emango dio; izan ere, taldea Iberdrola Ligako goialdean mantentzea eta emakumezkoen historiako lehen titulua, Erreginaren Kopa, eskuratzea lortu du.
Arconadak Zubietako kirol organigramari lotuta jarraituko du eta bere ezagutza eta esperientzia emango ditu jokalariaren banakako garapen unitatean.
Hiru denboraldi on eta Erreginaren Kopa
Arconada emakumezkoen taldearen buru jarri zen 2017ko azaroan, taldea jaitsiera postuetan zegoela. Realistek sailkapena iraultzea lortu zuten eta zazpigarren amaitu zuten denboraldia. 18-19 kurtsoa talde honen historiako garrantzitsuena izan zen, Granadan Erreginaren Kopako titulua lortuz eta berriz ere zazpigarren postua lortuz Iberdrola ligan. Denboraldi honetan sailkapeneko goiko postuetan egon da taldea eta seigarren postuan bukatu du.
Zubietako egituran jarraituko du
Gonzalo Arconadak Zubietako kirol egiturari lotuta jarraituko du eta jokalariaren banakako garapen unitatean lan egingo du. Donostiarrak bost denboraldiz entrenatu zuen Sanse eta baita lehen taldea ere, eta eskarmentu handia du gizonezkoen futbolean. Talde txuri-urdinaz gain, Arconadak Real Union, Tolosa, Beasain, Burgos, Numantzia, Almeria, Tenerife, Mirandes, Jaen eta Barakaldo entrenatu ditu.
    
                    
                
Disfruta de tu nuevo carnet digital	
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin