Gaur ospatzen den Ezinduen Nazioarteko Egunaren testuinguruan, joan den igandean gaitasun bereziak dituzten pertsona horien hobekuntza eta ongizatearen alde lan egiten duten hainbat kolektibok partidu aurreko hainbat ekitalditan parte hartu zuten, Motxila 21 taldearen emanaldi dibertigarriari amaiera emanez.
Ezinduen Nazioarteko Eguna ere bada. Talde txuri-urdinak, halaber, gaitasun bereziak dituzten pertsona horien guztien hobekuntza eta ongizatearen alde lan egiten duten hainbat kolektibok antolatutako ekintzen parte hartzera gonbidatu ditu.
Horrela, Gipuzkoako Kirol Egokituaren Federazioko haurrek bufandadun pasilloa egin zieten bi taldeetako jokalariei. Elkartu (Pertsona Ezinduen Federazio Koordinatzailea) elkarteko beste hainbeste neska-mutilek taldearekin argazkia izan zuten. Eta LaLiga Genuineko gure jokalariak zelaian egon ziren banderekin partidaren atarian.
Plater nagusia Motxila 21 taldearen emanaldiarekin etorri zen. Down sindromea duten hogei bat musikarik osatzen dute taldea, eta mundu osoan zehar aritu dira lehen mailako artistekin batera. Oraingoan, talde nafar honek "Ama lurra" abestia jo zuen. Denek 'aniztasunean euskaraz' lema duen kamiseta jantziko dute.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin