Gabonetako zure oparirik hoberena

Ezagutu gure katologo berria

Gabonak hurbil daude, eta aurten erosketak gure online dendaren bitartez egitera gonbidatzen zaitugu. Bertan artikulu asko aurkitu ditzakezu: joko kamisetak (Liga eta Europa League), paseorako jantziak eta entrenamendurakoak, maskarak… Eta, jakina, FAN linea. Linea horretan kamisetak, jakak eta prakak dituzu, harrotasunez jantzita eramateko eta oparitzeko.

Idatzi honekin batera doan katalogoan, non gure sekzioetako kirolari handiak, hala nola Nereba Belzunegi, Maider Altuna, Odei Jainaga eta Pablo Cid, protagonistak diren, proposatzen dizkizugun arropak ikusi ditzakezu, Gabonetako opariekin asmatu dezazun. Izugarri gustatuko zaizkizu! Izugarri gustatuko zaizkio!

Bide batez, gogorarazten dizugu bazkidea, akzioduna edo RS Fan bazara jada %10eko deskontua duzula zure erosketa guztietan. Gainera, zure eskariarekin batera lehen taldearen posterra eskuratuko duzu doan (izakinak agortu arte). Bidalketa gastuak, Gipuzkoan, doakoak dira une honetan.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!