REAL SOCIEDAD 2-1 CLUB EGARA

Ezinbestekoa

Belar hockeyko gure taldeak garaipen garrantzitsua lortu du gaur eguerdian Bera Beran Club Egararen aurka bi eta bat irabazi ostean. Lehen zatia berdinduta eta gol aukera handirik gabe egon da. Minutuek aurrera egin ahala, donostiarrak nagusitzen joan dira eta garaipena bilatu dute azken uneraino. Partida azken hamar minutuetan erabaki da: Maider Altunak, korner penalti bati esker, aurrea hartu du etxekoentzat; handik gutxira, Sophia Willingek berdinketa lortu du katalanen alde eta, azken txanpan, Ainhoa Huegunek bigarren eta behin betiko gola lortu du Realarentzat.

Hiru puntu garrantzitsu zortzigarren postura hurbiltzeko, azken postua baita jaitsierako promozio gunean sartzea saihesten duena, sufritutako eta lehiatutako partida baten ondoren, baina non irabazi behar zen bai ala bai. Eta lortu da. Ostiralean SPV Complutenseri egingo diote bisita hamargarren jardunaldiko partida atzeratua jokatzeko. Atxurrak gora!

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!