Reala bere aurredenboraldiko neurketak ixten doa. Kasu honetan, txuri-urdinak, Holandatik egingo duten kontzentrazioaren barruan, FC Groningenen aurka arituko dira abuztuaren 2an Zubietara itzuli aurretik.
FC Groningen Eredivisieko talde historikoa da eta pasa den denboraldian zortzigarren postuan amaitu duena. Ohikoa Europako lehiaketetan, arerio ona izngo da Reaak Ermelon burutuko duen kontzentrazioari amaiera emateko.
Talde holandarraren aurkako neurketa Haren herrian jokatuko da, De Koepel estadioan 19:00etatik aurrera.