Igandean izango dugu Imanol Alguacili talde gipuzkoarraren alde egin duen guztia eskertzeko aukera. Gure klubaren historiako teknikaririk onenetako batek egindako denboraldiek merezi dute guztiok behar bezala agur esatea, familia txuri-urdinaren maitasun guztia helarazteko.
Bere ibilbidea 339 partidurekin amaituko du, Europarako sailkapenekin, horietako bat Txapeldunen Ligarako, eta, batez ere, Klubaren historian eta guztion oroimenean betiko geratuko den Errege Kopa batekin. Realaren historiako entrenatzailerik onenetako bat badoa, handiago egin gaituena eta Europa osoak urte hauetan egin dugun futbola mirestea lortu duena.
Gironaren aurkako partidaren atarian, Jokin Aperribay presidenteak Realaren urre eta brillantezko intsignia emango dio, entitate gipuzkoarraren sari nagusia. Une egokia izango da Imanoli eman digun guztia eskertzeko eta etapa honetan zehar eman digun maitasun eta esker on guztia itzultzeko. Europan zehar eraman gaitu eta titulu bat oparitu digu. Baina, garrantzitsuena, gure taldeaz oso harro sentiarazi gaitu denbora honetan guztian.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin