Realaren historiako entrenatzailerik onenetako bat badoa. Errege Kopako titulu batekin, Europarako bost sailkapen jarraian lortuta eta Txapeldunen Ligan parte-hartze batekin, partida askotan kontinentearen inbidia izanik. Baina, segur aski, Imanolek denbora honetan eraman duen gauzarik baliotsuena, azken bosturtekoan talde honen ibilbideaz inoiz ez bezala gozatu duten zaleen maitasuna da.
Maitasun hori zelaian islatu da gaurko, bai partida atarian bai amaieran. Reale Arenan baloia jokoan ipini aurretik Jokin Aperribay presidenteak urre eta brillantezko intsignia ezarri dio, estadio osoaren txalo zaparrada izugarriarekin. Partida amaitu ondoren, eta jokalari eta bere gertuko laguntzaileekin batera, ohorezko azken itzulia eman dio Reale Arenari, beti bere jendea, familia eta etxea izango denari agur esateko. Eskerrik asko denagatik, Imanol.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin