23-24 denboraldian, aurrekoan Txapeldunen Ligarako sailkapena lortuta, txuri-urdinak kontinenteko txapelketa nagusira itzuli ziren. Multzo zail batek, Inter, Benfica eta Salzburgorekin, ez zuen ibilbide erraza aurreikusten, baina Imanolen taldeak errendimendu galanta eskaini zuen.
Lehen egunetik, Reale Arenan Interren aurka egindako errepasoarekin, nahiz eta garaipena ez lortu, taldeak erakutsi zuen edonorekin lehiatu zitekeela. Italiarren aurkako estreinaldiaren ondoren Europako futbol mundu guztia aho zabalik utzi zuten bi irteera iritsi ziren.
San Siroko berdinketarekin eta multzoko lehen postuarekin zozketa ona iragarri zen, baina PSG txuri-urdinen bidean gurutzatu zen eta hor amaitu zen ibilbidea txapelketa kontinental nagusian. Burua gora-gora, eta harrotasunez, oso modu bikainean lehiatu eta gero.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin