Bere maisulana

Bere lehen denboraldi osoa, 2019-20, bere maisulana izan zen. COVID-19ak etendako denboraldia izan arren, Klubaren inertzia aldatu zuen ikasturtea eta ondorengo urteetan jarraitu zuen arrakasta-bidea ireki zuena izan zen.

Taldeak, ia hasieratik, Ligan zein Errege Kopan abiadura galanta hartu zuen. K.O.ko lehiaketan bikain airtu ziren Imanolen mutilek. Maila apalagoko taldeen aurkako lehen kanporaketek garaipen erosoak lortu zituzten, Espanyolen eta Osasunaren aurka Reale Arenan jokatu ziren partiden antzera.


Eta iritsi zen Realak lehiaketa irabaz zezakeela uste zuen eguna. Bernabeun konplexurik gabe, planteamendu bikain batekin eta erasoko erakustaldi batekin, batez ere Isakekin, merengeen enplua hankaz gora jarri zuen finalerdietara pasatzeko, non Mirandes gainditu zuen.


Mundua gelditu egin zen eta urte oso bat itxaron behar izan zen gure palmaresa handitu zuen final historiko hura jokatzeko. Beti geratuko zaigu zaleekin ospatu ezin izandako arantza, baina berandu baino lehen aukera berdina izango dugu berriro.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!