UEFA EUROPA LEAGUEKO 1/16ak

FC Salzburg-en aurka jokatuko dugu

Dagoeneko ezagutzen dugu UEFA Europa Leagueko final hamaseirenetako arerioa. FC Red Bull Salzburg-en aurka arituko gara. Joanekoa otsailaren 15ean Anoetan (19:00) eta itzulerakoa astebete beranduago Austrian (21:05).

Gure arerioa Austriako talderik indartsuena da. Azken hamaika ligetatik zazpi irabazi ditu. Aurten bigarren da Sturm taldetik bi puntura. 

Multzo fase bikaina

UEFA Europa Leagueko final hamaseirenetara multzoko lehena izan eta gero iristen da partidarik galdu gabe (3 garaipen eta 3 berdinketa) eta Marsellako Olympique, Konyaspor eta Vitoria de Guimaraes atzean utzita. 

Vitoria de Guimaraes 1 - 1 FC Salzburg

FC Salzburg 1 - 0 Olympique de Marseilla

Konyaspor 0 - 2 FC Salzburg

FC Salzburg 0 - 0 Konyaspor

FC Salzburg 3 - 0 Vitoria de Guimaraes

Olympique de Marsella 0 - 0 FC Salzburg

Stadion Salzburg

Talde austriarra Stadion Sazburg (Red Bull Arena bezala ezaguna) zelaian jokatzen du, 30.188 ikuslerekin.


Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!