BETERANOEN PARTIDUA

Festa Alegian

Vídeo

Alegia festa bat izan zen atzo, Intxurre KKEko eta Realeko futbolari ohien arteko beteranoen partida zela eta. Intxurre Elkartearen 50. urteurrenaren eta Alegiako futbol taldearen 25.a ospatuz, Elorri zelaiak sarrera bikaina izan zuen Real Sociedad Fundazioak Txikitik Handira proiektuaren alde antolatu eta Logikalinek babestutako ekitaldi honetan. Partida 8-1 amaitu zen Realaren alde (Brit -4-, Juan Dominguez -2-, De Cerio eta German). Txikienek, gainera, futbol zelaiaren inguruan jarritako puzgarriekin gozatu ahal izan zuten. Gipuzkoako herri polit honetara hurbildu ziren zaleek arratsalde atsegin bat igaro ahal izan zuten gure beteranoen partidaz gozatzen.


Baliteke irudi batzuetan zu edo zure ardurapean dagoen adingaberen bat agertzea; beraz, irudi horiek argitaratzea nahi ez baduzu, jakinarazi iezaguzu, mesedez, [email protected] posta elektroniko helbidera idatziz, eta berehala kenduko ditugu irudi horiek. Dagokion pribatutasun-politika honako esteka honetan aurki daiteke: https://cdn.realsociedad.eus//Uploads/CntDetalles/196/7/8d0dd67c-c4eb-4333-bd76-1bf056ac714e.pdf

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!