Atzo #RsFanExperience programak gaua biribiltzen lagundu zuen. Partida hasi aurretik giroan nabaritzen zen gau berezia izango zela. Santo Tomas egunaren bezpera zela aprobetxatuz, 5000 txistor pintxo baino gehiago doan banatu ziren bi food truck politetan. Sagardo kupel bat egon zen ere, eta Reala & Rock taldea musikaz arduratu zen. Gainera, jendeak ‘Realzale selfie’-ak ateratzeko aukera izan zuen fotomatoian. Zaleak #RsFanEsperience programarekin gozatu eta gero, estadiora sartu ziren taldea animatzera, eta horrela izan zen, denok batera urtea garaipen batekin bukatzea lortu dugu.
Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!
Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.
Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!