KOMUNIKATU OFIZIALA

Eskerrik asko

Vídeo

Realak jakinarazten du Ane Etxezarreta, Amaiur Sarriegi, Sanni Franssi, Elene Lete, Manuela Vanegas, Izarne Sarasola, Elene Viles eta Lorena Navarro jokalariek ez dutela jarraituko txuri-urdin erakundean. Era berean, Maria Valle bere taldera itzuliko da denboraldi honetan utzita egon ondoren.

Ane Etxezarretak 10 urte bete ditu erakunde honetan, harrotasunez defendatuz kamiseta txuri-urdina. Horregatik, urrezko eta distiradun domina emango zaio asteburu honetan Granada CFren aurkako partiduaren hasieran. Hazkunde osoaren protagonista, 2019ko Erreginaren Kopako txapelduna eta 19/20 denboraldiko Superkopako azpitxapelduna da Beasaingo atzelaria.

Berarekin batera, Amaiur, Franssi, Lete, Vanegas eta Izarne, historian emakumezkoen taldearen sailkapenik onena lortu zuen lorpenaren parte izan ziren, 2021/22 denboraldian bigarren postua lortuz eta Realaren Txapeldunen Ligako estreinaldian parte hartuz, baita 22/23 denboraldian Superkopako txapeldunorde izanez ere. Lorena eta Viles hurrengo denboraldian batu ziren, historiari jarraipena emateko, Zaragozan jokatutako beste Erreginaren Kopa final batera iritsiz, eta han 6.000 zale baino gehiagoren babesa izan zuten. Maria Valle denboraldi honen hasieran iritsi zen, eta nahiz eta, lesioak tarteko, debutatu ezin izan duen, Real bere etxe sentitu du.

Jokalari guztiek kluba berezia eta etxea izan dela aitortu dute.

Talde honen aurrerapausoaren parte izan dira guztiak, eta Realak eskerrak eman nahi dizkie emandako guztiagatik eta zorte onena opa die etorkizun pertsonal eta profesionalean.

Mila esker!

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!