Gure bigarren taldeak puntu bat batu du gaur eguerdian Olímpico de Leonen aurka bana berdinduta lehia handiko norgehiagokan.
Neurketa oso parekatua hasi da, hurbilketa gutxirekin eta zelai erdian joko asko pilatuz. Minutuek aurrera egin ahala, txuri-urdinak gehiago erasotzen hasi dira. Etxekoen defentsak akats bat egin ondoren, Ane Isasisasmendi bakarrik geratu da Nataliaren aurrean, baina atezainak geldiketa ona egin du lehen gola saihesteko. Handik gutxira, Carrerak pase bikaina eman dio Arrondori, eta aurrelariak, eskuinkada gurutzatu batekin, donostiarrentzat lehen gola sartu du. Hala ere, lehen zatiko azken minutuetan, Ayurek partida berdindu du baselina batekin.
Bigarren zatian ez da aukera handirik izan. Leongo taldea zertxobait nagusi izan da zenbait tartetan, baina ez du arrisku argirik sortu. Txuri-urdinen aldetik, Arrondo, golegilea, bigarren zati osoan zehar gogotsu aritu da. Zoritxarrez, bere ekintzek ez dute saririk izan. Azken minutuetan, Albiol bakarrik geratu da Mendibururen aurrean, eta bere erremateak ezkerreko zutoinean jo du. Gipuzkoarrek garaipenaren gola aldez edo moldez bilatu dute, baina zorterik gabe.
Puntu banaketa gure bigarren taldearentzat, liga oso zorrotz batean batzen jarraitzeko balio duena. Hurrengo jardunaldian Burgos CF-ren aurka jokatuko dute Zubietan garaipenaren bidera itzultzeko helburuarekin. Aupa Real!
Fitxa teknikoa:
Olímpico de León: Natalia, A. Samper, Helena Vives, Emma, Nerea (kap.) (Sotillo, min. 63), Ayure (Vega, min. 84), Aitana (Blanco, min. 84), Marta, A. Fariza (Roldán, min. 90), Albiol eta Sofía.
Real Sociedad B: Mendiburu, Etxeberria, Esteberena, Azpirotz, Etxeberria (kap.) (Soroa, min. 46), Carrera, Zunzunegi (Murillo, min. 75), Arrondo (Urdampilleta, min. 88), Mugabure (Aranburu, min. 75), Isasisasmendi eta Echeverría (Chacón, min. 69).
Golak: 0-1: Arrondo, min. 32; 1-1: Ayure, min. 42.
Epailea: Jorge Vega. Txartel horia atera die kanpoko Mugabure, Chacón eta Etxeberriari.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin