Sansek porrota jaso du El Molinonen Real Sportingen aurka. Gasparrek lehen zatiko azken minutuan sartutako golak erabaki du neurketa. Gipuzkoarrek asko sufritu dute lehen zatian. Bigarrenean, aldiz, berdinketa oso gertu izan dute, baina hutsik itzuli dira Donostiara.
Ez da lehen zati erraza izan. Talde astuariarrak erritmo altu eta bizia ezarri du hasierako minutuetatik, gipuzkoarren areara iritsiz eta gola lortzeko aukerak sortuz. Aranak, alde batetik, eta defentsak, bestetik, gola eragotzi dute. Txuri-urdinek kontraerasoan irten nahi izan dute, eta aukera onena trantsizio azkar batean iritsi da. Marchalek, ezkerretik egindako erdiraketa batean, Mariezkurrena aurkitu du, baina ezkerkada kanpora joan da. Sportingek golaren saria lehen zatiko azken jokaldian aurkitu du. Rosasen erdiraketa eskuinetik eta Gasparren burukada sarera.
Bigarren zatia oso desberdina izan da. Sansek aurrerapausoa eman du eta partida berdintzeko aukerak izan ditu. Mariezkurrenaren saiakera lehen minutuetan iritsi da urruneko jaurtiketa batekin. Ondoren, Eceizabarrenaren errematea gora joan da. Sportingek bigarren gola sartzeko aukera izan du kontraeraso batean, baina Agotek saihestu du. Gipuzkoarrek berdinketa bilatu dute Dani Diazen hegaletik egindako bi erdiraketekin. Lehenengoa Yañezek kornerrera urrundu du eta hurrengoan Mikel Rodriguezen errematea atezainaren eskuetara joan da. Txuri-urdinek berdinketa lortzeko beste hiru aukera izan dituzte luzapenean. Hala ere, markagailua ez da mugitu eta lehen zatiko azken minutuan sartutako golak erabaki du lehia.
Sansek ezin izan du azken asteetako dinamika aldatu. Taldeak aukera berri bat izango du egun gutxi barru, berriz ere etxetik kanpo. Oraingoan ostiralean izango da, Ceutan. Denboraldiko azken txanpa honetan borrokan jarraitzera.
Fitxa teknikoa:
Real Sporting: Yáñez, G. Rosas, Pablo V., Diego S., B. Oliván (P. García, min.73), Justin (Bernal, min.82), Corredera, Dubasin, Gelabert, Gaspar (E. Curbelo, min.82), J. Otero (M. Conde, min.95).
Sanse: Arana, Dadie, Ayo, Kita (Agote, min.46), Balda, Carbonell, Eceizabarrena (G. Gorosabel, min.63), Astiazaran (Díaz, min.63), Marchal (M. Rodríguez, min.63), Mariezkurrena (J. Gorosabel, min.92), Carrera.
Gola: 1-0: Gaspar, min.45.
Epailea: Germán Cid. Txartel horia erakutsi die etxeko Oterori eta kanpoko Gorka Gorosabel, Balda eta Mikel Rodriguezi.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin