Sansek LaLiga Hypermotion txapelketako beste hitzordu bat izango du astelehen honetan, denboraldi hasieran erakutsitako sentsazio onak luzatzeko asmoz. Joan den asteburuan Albaceten lortutako garaipen bikainaren ostean, txuri-urdinak Burgos CF taldearen aurka arituko dira El Plantíon (19:00). Lehen bi jardunaldietan hiru puntu eskuratu ondoren, donostiarrek beste emaitza on bat bilatuko dute, lehiaketan sendotzen jarraitzeko.
Aurrean Sergio Francisco txuri-urdin ohiak zuzentzen duen Burgos izango dute. Gaztelako taldeak garaipen batekin ekin zion txapelketari, Córdobaren aurka, eta ondoren Sportingen aurka galdu zuen. Hiru gol sartu eta beste hiru jaso ostean, talde burgostarrak etxean sendotasuna erakutsi eta El Plantíon izandako errendimendu ona luzatu nahi izango du. Hazten jarraitzera. Aupa Sanse!
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin