Gauean denboraldiko partida politenetarikoa jokatuko da. Baina festak eguerdian izan du hasiera Bertsoderbiaren edizio berri bat ospatu baita Villabonako Gure Antzokian. Giroa bikaina izan da Bertsoderbian, Real Sociedad Fundazioak Athletic Fundazioaren laguntzarekin antolatutako ekintza honetan.
Aurreko edizioetan bezala, ekitaldian elkarri hitza pasaz kantuan izan dira sei bertsolari. Andoni Egaña, Oihana Iguaran eta Jexux Mari Irazuk hartu dute parte Realaren aldetik eta Oihana Bartra, Aitor Etxebarriazarraga eta Jon Maia izan dira Athletic Clubaren partetik. Amaia Agirrek egin ditu gai jartzailearen lanak.
Reala eta Athletic Clubeko fundazioek gizalegezko futbol zaletasunaren alde egindako ahalegina da Bertsoderbia. Taldeen arteko lehiatik haratago kirolak eta kulturak batu egiten gaituztela sinetsita. Horrez gain, Reala eta Athletic Clubaren Fundazioek euskararen normalizazioan egiten duten ahaleginean kokatzen da Bertsoderbia. Gure hizkuntza eta gure kulturarekiko konpromisoan sakontzeko balio du.
 
     
                    
                 Disfruta de tu nuevo carnet digital
Disfruta de tu nuevo carnet digital	 Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Gure artxibo historikoa kontsulta egin Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest. Zure argazkia taldearekin
Zure argazkia taldearekin