CELTA FORTUNA – SANSE (LARUNBATA, 21:00)

Filialen arteko lehia erakargarria Vigon

Sansek ABANCA Balaídos zelaia bisitatuko du larunbat honetan ligako jardunaldi berri batean, emaitza txarren bolada eten eta sentsazio onak berreskuratzeko helburuarekin. Gure filialak aurrerapausoa eman nahi du bi talde gazteren arteko neurketa erakargarri honetan. Izan ere, biek ala biek talentu horren aldeko apustua egiten dute, Bigarren Maila bezalako kategoria gogor batean futbolariak garatzeko. Gipuzkoarrek beren bertsiorik onena erakutsi nahi dute puntuak batu eta garaipenaren bidera itzultzeko.

Aurrez aurre, Celta Fortuna izango dute, nortasun argia duen eta edozein talderen aurka lehiatzeko gaitasuna duen beste filial bat. Talde galiziarrak txuri-urdinak estu hartuko ditu, intentsitatea, erritmoa eta aukerak izango dituen norgehiagokan. Bi taldeek futbol dinamikoaren aldeko apustua egiten dute, eta donostiarek aukera aprobetxatu nahi dute bolada txarra eten eta datozen jardunaldiei begira konfiantza berreskuratzeko. Aupa Sanse!

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!