Belar hockeyko Realeko neskek, ligako final laurdenak jokatuko dituzte Junior Klubaren aurka Bartzelonan asteburu honetan; maiatzak 11 eta 12an. Txuri-urdinak 6.postuan amaitu dute liga erregularra. Junior, ordea, hirugarren hemezortzi puntu gehiagorekin.
Lehenengo norgehiagoka larunbatean 11:00etan izango da larunbatean, bigarrena berriz, igandean 11:00etan. Bi partidu hauetan emaitzarik onena lortzen duen taldea, hurrengo astean (maiatzak 18 eta 19an) Egara Klubean ospatuko den Final-Four-erako sailkatuko da. Donostiarrek, ligako lau onenen artean sailkatzeko asmoarekin, ilusioz eta gogotsu aurre hartuko dituzte norgehiagoka hauek.
Talde kataluniarra hockey maila oso altuan diharduen arren, txuri-urdinak Euro Hockey Club Championship-ean txapeldunorde domina lortzetik datos. Norgehiagoka erabakigarriak direla jakinda, ilusioz eta indarrez abiatuko dira Bartzelonara gure neskak; izan ere, azken finean hain talde parekatuak izanik, akats gutxien burutzen dituen taldea izango da Final-Fourrean sailkatzeko saria lortuko duena.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin