REAL SOCIEDAD 0-6 RC POLO

Final laurdenetan kanporatuak

Vídeo

Gure belar hockeyeko taldeak huts eta sei galdu du RC Poloren aurka Erreginaren Kopako final laurdenetan. Realak hainbat jokalari gazterekin parte hartu du txapelketa honetan, eta gogo handiz aritu dira neurketa osoan. Baina katalanak nagusi izan dira. Zazpigarren minutuan jada marakgailuan aurreratu dira eta bigarren laurdenean garaipena bideratu dute bi gol ia jarraian sartu ondoren.

Saiatzen jarraitu dute gipuzkoarrek bigarren zatian, baina hirugarren laurdenaren erdialdera beste kolpe gogor bat jaso dute. RC Poloren laugarren gola eta partida ia amaiturik. Azkeneko laurdenean, guztia erabakita zegoenean, katalanak beste bi gol egin dituzte. Gainera, Jorge Perezek minutuak eman dizkie hainbat juvenil eta kadeteei, taldearen etorkizunean oso garrantzitsuak izango diren jokalariak. Atal hau itxi eta ligan zentratu beharra dago. Txuri-urdinek neurketa garrantzitsua izango dute hurrengo asteburuan Atletic Terrassa HC-ren aurka, azken-aurreko postuan kokatuta dagoen taldea, eta garaipen batekin sailkapenaren erdikaldean finkatuko lirateke.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!