DEPORTIVO ABANCA 0-1 REAL SOCIEDAD

Final-laurdenetara

Vídeo

Reala Erreginaren Kopako final-laurdenetara sailkatu da Deportivo Abancari Abegondon huts eta bat irabazi ostean. Txuri-urdinek modu ezinhobean amaitu dute urtea, txapelketa honetan aurrera egitea baimentzen dion garaipen garrantzitsu bat lortuz.

Lehen minutuetako intentsitateak norgehiagoka era desordenatuan hastea eragin du, txuri-urdinen nagusitasunarekin, baina, hori bai, abagune argirik gabe. Etxekoek kontraerasoan min egiten saiatu dira, baina donostiarren defentsa onak gehiegi sufritzea saihestu du. Realak aurkariaren zelaian eman du denborarik gehiena, aukera gehienak kornerretatik sortu dituelarik: Apariren burukada pare bat eta gutxigatik desbideratuta joan den Vanegasen jaurtiketa on bat. Hala ere, ezin izan dute markagailua estreinatu.

Aldageletatik igaro ostean, Realak ez du denbora askorik behar izan aurretik jartzeko. Nereak jokaldi ona egin du ezkerretik eta baloi bat area txikira sartu du, Emmak bikain errematatu duena. Ondoren, ordea, Deportivok eman du abisua, bi aukera argirekin: lehenengoa, Olayaren jaurtiketa desbideratua, eta bigarrena, Ainhoak Leteren aurka izan duen banako jokaldia. Zumarragako atezainak izugarrizko geldiketa egin du berdinketa saihesteko.

Sufritzea tokatu da, baina azkenean Realak Erreginaren Kopako final-laurdenetarako txartela lortu du. Orain, merezitako atsedena, eta urtarrilaren 2an itzuliko dira entrenamenduetara.

Fitxa teknikoa:

Deportivo Abanca: Yohana, Cris Martínez (kap), Raquel, Marina Artero, Vera, Elena (Millene, min. 82), Henar, Ainhoa Marín, Paula G. (Eva Dios, min. 59), Olaya (Bárbara, min. 71) eta ADT (Michi A, min. 59).

Real Sociedad: Lete, Emma (Izarne, min. 71), Apari, Lucía, Andreia, Cahynová, N. Eizagirre (kap) (Lorena, min. 81), Lavogez (E. Guridi, min. 81), Amaiur (V. Quiles, min.81) eta L. Pardo (Franssi, min. 59).

Gola: 0-1: Emma, min. 49.

Epailea: Acevedo Dudley. Txartel horia erakutsi die etxeko Henarri eta kanpoko Lucía, Emma eta Andreiari.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!