Talde txuri-urdinak Premier League International Cupeko final-laurdenetarako sailkapena lortu du Nottingham Forest taldeari 0-1 irabazita. Norgehiagoka oso parekatua izan da, batez ere lehen zatian, non aukerarik argiena donostiarrentzat izan den: langa gainetik joan den Jakes Gorosabelen erremate bat. Atsedenaldiaren ostean, Jon Ansotegiren taldeak aurrerapausoa eman du eta amaierarako hamabost minutu falta zirenean, Mariezkurrenak gol ikusgarri bat sartu du. Erabakigarria izan den gola, Realak multzoen fasea lehenengo bukatzeko eta final-laurdenetara sailkapena ziurtatu ahal izateko. Aupa Real!
Fitxa teknikoa:
Nottingham Forest (U21): Campbell, Moreira (Blake, min. 86), Sanneh, Orr, Hanks (kap.), Nwosu (Modupe, min. 59), Sinclair, McClure (Broomes, min. 78), K. Thompson, Whitehall eta Smith (Anijsko, min. 56).
Real Sociedad (U21): Tompa, De Orue, Agote, Oleaga, Ayo, Larrañaga, Samuyiwa (Telletxea, min. 85), Eceizabarrena, Elcano (Fernández, min. 85), Mariezkurrena (cap.) eta J. Gorosabel (Garitaonaindia, min. 69).
Gola: 0-1: Mariezkurrena, min. 76.
Epailea: Zac Kettle. Txartel horia atera die etxeko Orr eta McClureri.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin