Reala EH Kopako finalera sailkatu da, Athletic Club talde bizkaitarrari 3-1 irabazi ondoren Tolosako Berazubi zelaian jokatutako partidan.
Norgehiagoka hasi den unetik bi taldeen aukerak izan dira eta berehala iritsi da txuri-urdinen lehen gola. Geldikako jokaldi batetik iritsi da gola, Nerea Eizagirrek falta atera du eta Manuela Vanegasek bigarren saiakeran, lurrean zegoela, jaurti eta Quiñones atezaina gainditu ondoren. Natalia Arroyoren jokalariek menderatu dute lehenengo zatiko zatirik handienean. Atsedenaldira markagailuan tarte handiagorekin iristeko beste bi aukera ere izan ditu Realak, Specht alemaniarraren urruneko jaurtiketa batetik lehena eta Jensenek area txikiko ertzetik egindako buruko jaurtiketa batetik bigarrena.
Bigarren zatia lehenengoa amaitu den bezala hasi da, talde txuri-urdinaren domeinuarekin. Horren adibide da Realak 53. minutuan desberdintasunak areagotu dituela Jensen atezainaren aurrean bakarrik gelditu gainditu duenean. Lehoiek berehala erantzun dute, Ane Azkonak bi minutu geroago desberdintasunak murriztu baititu. Ordutik, berdindu egin da partida eta bi taldeek aukerak izan dituzte. Natalia Arroyorenak etengabe saiatu dira eta hala, Nerea Eizagirreren gola iritsi da 83. minutuan. Bakarkako lasterketaren ondoren, area barruan sartu, jaurti eta eskuin eskuadrara bidali du baloia.
Natalia Arroyorenak irailaren 4an, igandea, jokatuko den finalera sailkatu dira.
Fitxa teknikoa:
Real Sociedad: O. Santana, Allegra (Etxezarreta, min. 63), Specht, Vanegas, Bernabé (Iraia, min.63), Maddi (I. Arnaiz, min.46), Amaiur, Gaby (Aparicio, min. 78), Gemma (N. Sarriegi, min. 78), N. Eizagirre eta Jensen (Cecilia, min.63).
Athletic Club: Quiñones, Oihane, Valdezate, Garazi, Nerea Nevado, Itxaso, Mariana (Estefa, min. 81), Jone Amezaga (Landaluze, min. 72), Azkona, Arana (Eunate, min. 30) eta Peke (Sara Ortega, min. 46).
Golak: 1-0: Vanegas, min. 12; 2-0: Jensen, min. 53; 2-1: Azkona, min. 58; 3-1: N. Eizagirre, min. 83
Epailea: Cuesta Arribas, Beatriz. Txartel horia erakutsi dio Garazi Muruari.