Realak beste garaipen bat lortu du eta astearteko sentsazio onei eutsi die EH Kopako finalerdian Alavesi 1-3 irabazita.
Txuri urdinak golaren bila zelairatu dira hasieratik. Nahiz eta lehen esku-hartzea Alaznerena izan, etxekoen burukada bat kornerrera bidaliz, laster iritsi dira Realaren aukerak. Arolak izan du lehen aukera, baina bere burukada langetan jo du. Gol bat baliogabetu eta aurkariaren areara iritsi ondoren, Mirarik defentsak egindako akatsa aprobetxatu du 37. minutuan, arratsaldeko lehen gola sartuz. Handik gutxira, eta aldaratze baten ondoren, Intzak bigarrena sartu du atsedenaldira iritsi baino lehen.
Atsedenaldiaren ostean, nagusi izan da ere Realak. Txuri urdinen lehen helmugan, Arolak erdiraketa bat jarri du, eta Nerea Eizagirrek hirugarrena egin du zori pixkat batekin. Ondorioz, arrisku aukerak ez dira amaierara arte iritsi. Gastek erdiraketa bat aprobetxatu du buruz behin betiko emaitza markagailuan jartzejo
Garaipen honekin, abuztuaren 24an SD Eibarren aurka jokatuko duen EH Kopako finalerako txartela ziurtatu du Realak.
Fitxa teknikoa:
Deportivo Alavés: Jimena, Almudena, Gaste (kap), Inés, Merche, Pichi, Celia, Elene, Ainhoa, Izaro eta María.
Real Sociedad: A. Estensoro (J. Arrula, min.46), Lucía, Apari, Moraza, Aiara, Arola A. (Emma, min.60), Cahynová (Lavogez, min.67), Andreia (P. Fernandéz, min.60), Intza (L. Pardo, min.50), N. Eizagirre (kap) (Cecilia, min.67) eta Mirari (Edna, min.50).
Golak: 0-1: Mirari, min.37. 0-2: Intza, min. 45+2. 0-3: N. Eizagirre, min. 55. 1-3: Gaste, min. 83.
Epailea: Arregui Gamir.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin