Argazkia: Stefan Deems

Vídeo

REAL SOCIEDAD 4-2 GHC RITM GRODNO

Finalerdietara!!

Vídeo

Gure belar hockeyko taldeak historia egiten darrai. Txapelketa kontinental Gorena den Eurohockey Club Cup-eko finalerdietarako txartela lortu du gaur eguerdian GHC Ritm Grodno talde Bielorrusiarraren aurka lau eta bi irabazi eta gero Amsterdameko Wagener Stadionean jokatutako final laurdenetako neurketan.

Jorge Perezek zuzendutako taldea partida ia perfektua egin du eta hasieratik nagusi izan da, bai jokoan bai markagailuan. Lehen laurdenean bi goleko abantaila lortu dute, Maider Altuna, stroke batean eta Patricia Maraña, eraso jokaldi on baten ostean, sarturiko golei esker. Bigarren laurdenean, atsedenaldia baino lehen, Pilar Campoyk partida oso alde jarri du hirugarren golarekin.

Hirugarren laurdenean Grodnok marakagailua estutu egin du minutu gutxitan sartutako bi golekin. Sufritu egin den arren, Pilar Campoyk laugarrena egin du eta partida aurrera atera du Realak. Garaipen Itzela eta, pasatzen dena pasatzen dela, dagoeneko Europako lau talde onenen artean. Igandean finalerdiak Surbiton eta Alsterren arteko partidaren irabazlearen aurka. Atxurrak gora!

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!