Belar hockeyko gure taldeak huts eta lau galdu du Junior FC-ren aurka Zubietan jokatutako partidan. Donostiarrek ondo hasi dute neurketa eta lehenengo laurden ona burutu dute. Atsedenaldira arte oso parekatua egon da partida, baina Berta Serrahimak bihurtutako penalti korner batekin kanpoko taldea aurretik jarri da.
Hirugarren laurdenean katalanak hobeto egon dira eta markagailuko distantzia handitzea lortu dute Marta Alcaraz eta Teresa Limaren golekin. Txuri-urdinak azken laurdenean saiatu dira, zorterik gabe. Laia Vidosak azkeneko gola lortu du Junior FC-rentzat. Hurrengo astean Realak RS Tenisen bisita jasoko dugu.