Celta Fortuna 4-1 Sanse

Gaindituak

Vídeo

Sansek porrot gogorra jaso du Celta Fortunaren aurka (4-1) jada atsedenaldian oso zail zuen partida batean. Bigarren zatiko erreakzioa ez da nahikoa izan markagailuan hurbiltzeko.

Neurketa donostiarrak hegaletatik arriskua sortzen saiatuz hasi da, Astiazaran izanik gehien bilatu duena. Hala ere, 12. minutuan, Ángel Arcosek gol ikusgarria sartu du falta jaurtiketa batean. Txuri-urdinen erantzuna Carbonellek izan du, hain zuzen ere falta baten bidez, baina ez da zorterik izan. 32. minutuan norgehiagoka are gehiago zaildu da. Álvaro Marínek penalti bat sartu du abantaila handituz, eta soilik hiru minutu beranduago, berriro ere Marínek aldaratze bat aprobetxatu du hirugarrena egiteko.

Bigarren zatian, Díaz eta Garroren jaurtiketen bidez aldea murrizten saiatu da gure filiala, baina Celtaren filiala izan da berriro ere gola sartzea lortu duena Kibeten bitartez. Golaren ondoren, erritmoa asko jaitsi da. 87. minutuan, Baldak aldea murriztu du, lehen zutoinera ateratako korner batean buruz sartutako gol baten ostean. 

Emaitza honekin iritsi da amaierara, Sanse oso gainditua izan den neurketa batean. Porrot gogorra, baina altxatzea besterik ez dago. Datorren astean dinamika txarra eteten saiatuko dira UD Almeríaren aurka Zubietan.

Fitxa teknikoa:

Celta Fortuna: Coke (kap.), Gavian, Alexis Olmedo (Ndiaye, min. 46), Ribes, Joel López (Milla, min. 46), Ángel Arcos (Oliveras, min. 67), Mateo, Capde (Davila, min. 78), Kibet, Óscar Marcos (Hugo Cuenca, min. 73) eta Á. Marín.

Sanse: Fraga, Ruperez (garro, min. 60), Calderón, Kita, Balda (kap.), Carbonell, Lebarbier (Aguirre, min. 60), Gorosabel (Eceizabarrena, min. 83), Díaz (Adjabeng, min. 74), Astiazaran eta Osazuwa (Soroeta, min. 60).

Golak: 1-0: Ángel Arcos, min. 12; 2-0: Á. Marín (pen.), min. 33; 3-0: Á. Marín, min. 36; 4-0: Kibet, min. 59; 4-1: Balda, min. 87.

Epailea: Juan Gordillo. Txartel horia atera die etxeko Alexis Olmedo, Óscar Marcos eta Joel Lópezi eta kanpoko Balda, Ruperez eta Carbonelli.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!