REAL SOCIEDAD 0-2 ATLÉTICO DE MADRID

Gaindituta

Vídeo

Realak huts eta bi galdu du gaur arratsaldean Atlético de Madriden aurka Zubietan. Donostiarrak gaindituta egon dira eta lehen berrogeita bost minutuetan emaitzari eustea lortu duten arren, madrildarren nagusitasunaren aurrean porrot egin dute.

Kanpokoak hobeak izan dira lehen zatian. Lehen aukera, bikoitza izan dena, Tatianaren erremate batekin etorri da, Elene Letek urrundu duena, eta Jensenen aldaratzeak langan jo du. Eskerrak. Korner jaurtiketa batean ere aurreratu ahal izan dira zuri-gorriak, baina Lauren Lealen burukada eta Llorisen aldaratzea atezain txuri-urdinak urrundu ditu beste behin. Lehen zatiko azkena Giok izan du eta, errematea zaila izan arren, Lete proban jarri du jaurtiketa indartsu batekin. Donostiarrak kontraerasoren batean saiatu dira, baina arrisku gutxi sortu dute. Golik ez atsedenaldian.

Reala hobeto zelairatu dira aldageletatik igaro ostean, baina kontraeraso arriskutsu batean, kanpokoak markagailuan aurreratu dira Giok zutoin motzera egin duen erremate batekin. Madrildarrek min egiten jarraitu dute eta Luanyren bi abisuren ondoren, aurrelariak ez du hirugarrenean barkatu, buruz burukoan zehaztuz eta kanpokoen bigarrena sartuz. Txuri-urdinak azken unera arte saiatu dira, baina abagunerik sortu gabe.

Kolpe gogorra Realarentzat, beste porrot bat dakarrelako. Dinamika txar hau iraultzeko lanean jarraitzea besterik ez da geratzen. Datorren asteburuan Valdebebas bisitatuko dute Real Madriden aurka jokatzeko.

Fitxa teknikoa:

Real Sociedad: Lete, Emma, Lucía, Apari, Cecilia (Viles, min. 75), Andreia, Cahynová (E. Guridi, min. 67), Lezeta, N. Eizagirre (kap.) (Intza, min. 67), Franssi (L. Pardo, min. 75) eta Amaiur (Lavogez, min. 46).

Atlético de Madrid: L. Gallardo (kap.), Moraza, S. Lloris, Lauren Leal, R. Otermín (Medina, min. 85), Gaby G., Tatiana P. (Sheila, min. 78), Fiamma (Ana Vitória, min. 72), Luany, Jensen (Ajibade, min. 72) eta Gio (M. Cardona, min. 85).

Golak: 0-1: Gio, min. 53; 0-2: Luany, min. 71.

Epailea: Cebollada López. Txartel hora erakutsi die etxeko Cahynová eta Luciari.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!