Belar hockeyko gure taldeak bat eta lau galdu du Atlètic Terrassa taldearen aurka gaur eguerdian Zubietan. Txuri-urdinek ondo ekin diote partidari, baina katalanak izan dira aurretik jarri direnak Sofia Belen Rogoskik sartutako golari esker. Donostiarrek ez dute amore eman eta lehia berdintzea lortu dute Federica Cartaren golaren bitartez, atsedenaldira banakoarekin iristeko.
Kanpokoak berriro aurreratu dira aldageletatik igaro ostean Rogoskiren gol berri batekin eta partida hautsi dela aprobetxatu dute min egiten jarraitzeko. Esther Clotetek hirugarrena egitea lortu du katalanentzat eta Mar Solak, azken laurdenean, partida erabakita utzi du penalti korner batean. Porrot honetan pentsatzeko astirik gabe, txuri-urdinek beste aukera bat dute bihar CD Terrassaren aurka, Zubietan berriro ere.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin