EDF LOGROÑO 0-2 REAL SOCIEDAD

Garaipen bikaina

Vídeo

Reala garaipenaren bidera itzuli da Las Gaunasen EDF Logroñori huts eta bi irabazita, hasieratik nagusi izan den eta minutuek aurrera egin ahala forma ematen joan den partidan.

Txuri urdinak hobeto aritu dira lehen zatian, baina aukerak nahiko banatuta egon dira. Ceciliak oso gertu izan du gola jaurtiketa arriskutsu pare batekin, baina biak desbideratuta joan dira. Nuriak ere gola sartzeko aukera izan du, baina atezainak saihestu egin du. Errioxarrak kontraerasoan saiatu dira, baina etxekoen aukerarik onena korner batean iritsi da, Jadek errematatu eta Mariasunek atepetik baloia atera ondoren.

Nagusitasuna gipuzkoarrena izan da aldageletatik igaro ostean, eta azkenean, behin eta berriz saiatu ostean, golak iritsi dira. Franssik, jaurtiketa indartsu baten ondoren eta Nahikariren pasea eta gero, lehenengoa lortu du baloiak langan jo eta marra zeharkatu ostean. Minutu batzuk geroago iritsi da bigarrena, jokalari berberak protagonista direla: Nahikarik erdiratu eta Franssik bigarren zutoinean errematatu du, txuri-urdinen partida serio eta landua ixteko.

Gipuzkoarrak laugarren postuan daude garaipen honen ostean. Igande honetan, Zubietan, Sporting de Huelva jasoko dute. Aurrera Reala!

Fitxa teknikoa:

EDF Logroño: Tajonar, Cazalla, Ines, Leti, Jade, Rebecca Elloh, Olga Garcia (Valderas, min. 77), Guehai (Carol, min. 61), Chini, Tavlo eta Caracas (Asantewaa, min. 77).

Real Sociedad: Quiñones, Lucia, Tejada, N. Mendoza, Nuria R., Maitane, Gemma (Iraia, min. 88), L. Baños (Palacios, min. 82), N. Eizagirre (Itxaso, min. 88), Cecilia (Nahikari, min. 46) eta Franssi (Amaiur, min. 90).

Golak: 0-1: Franssi, min. 70; 0-2: Franssi, min. 79

Epailea: Sanchez Miguel. Txartel horia erakutsi die etxeko Chini eta Caracasi eta kanpoko Nuria R.-ri.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!