REAL SOCIEDAD 4-1 SANTA TERESA CD

Garaipen bikaina

Vídeo

Realak lau eta bat irabazi dio Santa Teresari donostiarren partida oso biribil batean, batez ere lehen berrogeita bost minutu bikainei esker.

Txuri-urdinen lehen zatia ikaragarria izan da. Nagusitasuna oso nabaria izan da hasieratik, eta aurkariak eutsi egin dio jokoaren ordu erdia bete arte. Nahikarik, Amaiurren erdiraketaren ostean, lehen zutoinean egindako errematearekin markagailua ireki du. Handik gutxira, bi langa ia jarraian, lehenengo Leire Bañosena eta gero Nahikarirena. Bost minutura, Nereak ez du barkatu aldea handitzeko erremate on batekin. Eta atsedenaldia baino lehen, lehenengo bi goletan asistentzia eman duena golegile gisa jantzi da hirugarrena egiteko eskuin hegaletik egindako jokaldi berri batean, eta bertatik jaio dira hiru golak, oraingoan Luciaren asistentziarekin.

Bigarren zatia askoz parekatuagoa izan da, markagailuak horretara bultzatzen zuelako. Ceciliaren erdiraketa bat pozoitu egin da, eta ate barruan amaitzear egon da lehen aukera arriskutsuan. Beraien aukera arriskutsu bakanetako batean, extremadurarrek aldea murriztea lortu dute, Mireyaren falta zuzen batekin. Realak gora egin du minutuek aurrera egin ahala, eta azken txanpan Nahikarik garaipena erabakita utzi du, txuri-urdinen jokaldi bat amaitu ostean.

Garaipen bikaina. Hiru puntu oso garrantzitsu laugarren postua mantentzeko, denboraldia amaitzeko hiru partida falta direnean. Hurrengo geltokia: Valdebebas, Real Madriden aurka. Aurrera Reala!

Fitxa teknikoa:

Real Sociedad: Elene, Lucia, N. Mendoza (Tejada, min. 78), Etxezarreta, Cecilia, Itxaso, Amaiur (Franssi, min. 46), L. Baños (Palacios, min. 46), Gemma, N. Eizagirre (Nuria R., min. 67) eta Nahikari (kap.) (Manu, min. 78).

Santa Teresa CD: Aguirre, Lordemann (Laaksonen, min. 71), Van Slambrouck, Nayadet, Estefa (kap.) (Verdaguer, min. 83), Belen (Mariana, min. 78), Mireya, Nerea Perez, Neira, Blanca (Mellado, min. 46) eta Visco (Rovirola, min. 46).

Golak: 1-0: Nahikari, min. 30; 2-0: N. Eizagirre, min. 35; 3-0: Amaiur, min. 43; 3-1: Mireya, min. 57; 4-1: Nahikari, min. 77

Epailea: Gonzalez Gonzalez. Txartel horia erakutsi die etxeko Franssiri eta kanpoko Estefari.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!