Reala 3-1 gailendu da Sporting Clube de Portugal taldearen aurkako norgehiagokan, neurketako zatirik handienean jokoa menderatu duelarik.
Reala nagusi izan da partidaren lehen minutuetan. Lehenengo aukera argia hasi bezain laster iritsi da, Amaiurrek bakarrik errematatu baitu area txikitik; hala ere, kanpoko atezainak arriskua ateratzea lortu du. Lehen zatiaren erdialdean Realaren lehena iritsi da, Amaiurrek, area handiaren ertzean, Jensenen baliatu du horma bat egin eta atezainaren aurrean bakarrik geratzeko. Aurrelariak ez du segundo bakar batean zalantzik egin eta Seabert gainditu du jaurtiketa gurutzatu batekin. 29. minutuan, Emmak bigarrena egiteko aukera izan du, baina atezainak berriro erakutsi ditu bere gaitasunak arriskua kanpora aterata. Lehen zatia amaitzeko bi minuturen faltan, Sanni Franssik markagailuko distantzia handitu du, Portugalgo atezainarentzat gelditu ezin izan duen, eskuadrara zuzenean joan den jaurtiketa batekin. Finlandiako jokalariak baloia berreskuratu du ia zelaiaren erdian, eta jaurtiketa bikaina burutu du bakarkako jokaldi baten ondoren.
Bigarren zatia hasi bezain laster, Realak lehen aukera baliatu du hirugarrena sartzeko. Sarriegik baloia eskuineko hegalean jaso eta erdiraketa bikain bat jarri du area txikian. Han, Lorena Navarrok buruz errematatu du, baloia bisitarien sarera bidalita. Realak partida menderatzen jarraitu du, eta Amaiurrek 53. bere bigarrena sartzeko aukera izan du. Lorenak jasotako pase bikain baten eta banakako jokaldi baten ondoren, area kanpotik jaurti, baina berriro ere Seabert atezainak gelditu du. 58. minutuan, Sporting Clube de Portugalek distantziak murriztu ditu Netoren urrutiko jaurtiketa bati esker. Minutu gutxiren buruan, Olatz Santanak kanpokoen bigarrena saihestu du, Silvaren aurrean banakako jokaldi bat bikain ezerezean utziz. Partidako azken minutuetan, berdinketa izan da nagusi, bi taldeen arrisku aukerekin.
Atseden hartzeko astirik gabe, Natalia Arroyorenak Deportivo Alavesen aurka neurtuko dituzte indarrak Euskal Herria Kopako partida erabakigarrian.
Aurrera Reala!
Fitxa teknikoa:
Real Sociedad: O. Santana, Emma (Haizea, min. 65), Apari (Izarne, min. 80), Tejada, Viles, I. Arnaiz, Andreia (Etxezarreta, min. 46), Amaiur, Franssi (Lorena, min. 46), N. Eizagirre (cap.) (Sarriegi, min. 46) eta Jensen (Mirari, min. 65).
Sporting Clube de Portugal: Seabert, Rosa, Vinhas, Norheim (Lourenço, min.58), Alicia Correia (Dutra, min. 77), Niehues (Silva, min. 58), Pérez (cap.), Bravo (Martins, min. 58), Maisa Correia, Capeta (Jacynta, min. 77) eta Neto.
Golak: 1-0: Amaiur, min. 24, 2-0: Franssi, min. 44; 3-0: Lorena, min. 46 eta 3-1: Neto, min. 58.
Epailea: Andrea Fírvida. Kanpoko taldeko Correia jokalaria zigortu du.