Galanta. Horrelakoa izan zen Hassan Oubaddik atzo Donostian ospatu zen 15K Klasikoan lortutako garaipena. Atleta txuri-urdinak erraz irabazi zuen 45:58ko denborarekin, arerioei aukera gabe utziz. Eta atzo asko eta onak zeuden.
Oubaddi hasieratik egin zuen ihes, minutu bateko aldea hartuz Ander Sagarzazurekin eta bi Pierre Urrutyrekin. Lasterketan, besteak beste, Pedro Nimo galiziarrak hartu zuen parte. Oubaddik aste honetan Bilboko maratoi erdian hartuko du parte.