SANSE 1-0 AMOREBIETA

Garaipen landua

Vídeo

Sansek bat eta huts irabazi dio Amorebietari Zubietan jokatutako neurketan non euriak etengabe aritu duen partida guztian. Zortea pixka bat izan dute txuri-urdinek golean.

Kanpokoak ondo sartu dira neurketan baina minutuak pasa ahala Sanseren jokoa nagusitu da. Capillak izan du aukerarik argienetarikoa atezainaren aurrean jarri eta jaurti beharrean ezkerrean zuen Celorriori baloia pasa dionean. Amorebietak arriskua aldentzea lortu du jokaldi horretan. Lehenengo zati honetako azkeneko minutuan beste aukera bat izan dute Imanol Alguacilenek. Muguruzak eskuin hegaletik zentratu eta gero, Capillaren errematea atezainak arrapatu du. Bi aukera horiek izan dira lehenengo berrogeita bost minutu hauetako jokaldirik onenak.

Euriak gelditu gabe jarraitu du bigarren zatian eta kosta egin da gol aukerak sortzea. Baloi geldiko jokaldiak aprobetxatu behar ziren. Eta horrela eskuratu du Sansek gola. Calvillok falta bat jaurti du eta buruz bere atean sartu du Mujicak. Etxekoek bigarrena egiteko aukera izan dute Calvillok berriro ere Barakaldoko atezaina aurreratuta ikusi duenenean, baina baloia kornerrera desbideratzea lortu du. Sanseren sendotasunak defentsan saria izan du beste behin. Hirugarren neurketa jarraian golik jasan gabe Zubietan.

Beste hiru puntu eta berriro ere laugarren postuan. Gipuzkoarrek Burgosen aurka jokatuko dute hurrengo astean.

Fitxa teknikoa:

Sanse: Zubiaurre, Gorosabel, Le Normand, Ugarte, Muñoz, Sanz, Sangalli (Zubimendi, min. 87), Muguruza, (Calvillo, min. 65), Capilla, Olaizola, Celorrio (Dávila, min. 79).

Amorebieta: Zabal, Aguirrezabalaga, Simic (Ubis, min. 76), Luengo, Sanchez, Juaristi (Galarza, min. 63), Iturraspe (Mújica, min. 70), Ortega, Seguin, Mikel, Perez.

Gola: 1-0: Mújica (b.a.), min. 75

Epailea: Herrero Arenas. Txartel horia erakutsi die kanpoko Aguirrezabalaga, Galarza, Seguín eta Luengori.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!