Gure hirugarren taldeak SD Deustoren aurka irabazi du Zubietan (6-1). Ilusioz bete dituen garaipena izan da, Bigarren RFEFera igotzeko playoffetarako sailkatu baititu. Txuri-urdinak nagusitasun ikaragarria erakutsi dute lehen zatian, kontrako zelaian sartuz eta aukera mordo bat sortuz. Lehen gola berehala iritsi da, Kortajarenak Magunazelaiari egindako pase arrakastatsu baten ostean. Gipuzkoarrek erasoaldi bikaina egiten jarraitu dute lehen zatian eta horri esker beste hiru gol sartu dituzte, kasu honetan, Karrikabururen eskutik.
Bigarren zatian gauzak ez dira hainbeste aldatu. Kanpokoek etxekoei presio pixka bat gehiago egitea lortu duten arren, eta abaguneak apur bat murriztu diren arren, txuri-urdinek sendo eutsi diote jokoari. Bilbotarren lehen golaren ostean donostiarren beste bi heldu dira. Karrikabururena bizkaitarren gola baino minutu bat geroago iritsi da. Unai Garciarena, berriz, neurketaren azken txanpan, Teijeiraren pase on bati esker. Gure bigarren filialak hiru puntu garrantzitsu lortu ditu playoffetan sartzeko eta sailkapenaren lehen hiru postuetan jarraitzeko. Datorren astean Sestao Riveren aurka jokatuko dute lehen fasea amaitzeko.
Fitxa teknikoa:
Real Sociedad: Arana, Carbonell, Zoilo (Sukia, min. 78), Cantero, Zubillaga, Dadie, (Balda, min. 49) Goñi (Garcia, min. 49), Karrikaburu, Kortajarena, Magunazelaia (Teijeira, min. 69), Rodriguez (Irazu, min. 78).
SD Deusto: Iker, Aitor, Eder (Prieto, min. 74), Dani, Beñat, Emilio, Murgoitio (Pixki, min. 69), Iñaki (Abad, min.81), Dañobeitia, Peña (Unai, min. 81), Iñigo (Julen, min. 74).
Golak: 1-0: Magunazelaia, min. 7; 2-0: Karrikaburu, min. 21; 3-0: Karrikaburu, min.29; 4-0: Karrikaburu, min.41; 4-1: Iñigo, min.57; 5-1: Karrikaburu, min. 58; 6-1: Unai Garcia, min. 79.
Epailea: Ruiz Rabanal. Kanpoko Unairi txartel horia atera dio.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin